Iritzia: 'Hondartzan'

Andoni EgaƱa/Berria 2021ko eka. 30a, 17:45

Andoni Egañak astelehenean Zarauzko hondartzan agertu zen txerria izan du hizpide gaur Berria egunkariko bere zutabean.

Hondartzara joan behar zutela esan zionean ez zion aparteko erantzunik eman. Argudio batzuk pilatzen saiatu zen. Eguraldi txarra egin duela azken hamar egunean eta ostarteak baliatu ezean damutu egingo zirela gero; giro goxoa zegoela, ez hotz eta ez bero, eta brisa pixka bat bazebilela; eramango zutela toalla bat bertan lasai etzateko, hondarra amorragarri zitzaiola bazekiela eta; eramango zutela baloi bat ere egonean aspertzen zirenerako... Ez zuen hondartzarako pozik azaltzen, eta handik aurrera «maitia» erantsi zion esaldi bakoitzari, argudioei zama emozionala itsatsiz: «jateko zerbait ere eramango dugu, maitia»; «eta bainatzen utziko dizut, maitia, jan eta bi ordu baino lehen ere»; «musukorik gabe egoteko aukera izango dugu, maitia»; «bueltakoan, hain gustuko duzun trufa-izozkia erosiko dizudala hitzematen dizut, maitia»; «maitia, ez niri bekozko hori jarri, oporretan zaude eta!».

Irakurri osorik Berria.eus atarian

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide