Herriko hiru edukiontzi erre dituzte gauean

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 27a

Nafarroa kalean erre dituzten edukiontzien tokia. (Xabier Txurruka)

Hiru edukinontzi erre dituzte bart gauean herrian: Nafarroa kalean bi izan dira eta Mendilauta kalean, berriz, beste bat. Suhiltzaileek goizaldera itzali dituzte suak, 06:00ak aldera. Xabier Txurruka alkateak bere facebook ataritik irmoki gaitzetsi ditu gertakariak: "Bertakoak edo kanpotarrak izan, honelakoak egiten dituztenak ez ditugu nahi gurean".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide