Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzte atzo, larunbata, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Guztira, 5.604 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta horietatik 182k izan zuten emaitza positiboa. Lurraldeka, Bizkaian zenbatu dute kasurik gehien (83), eta gero, Gipuzkoan (43), Nafarroan (37) eta Araban (17). Positibotasun tasa % 3,1ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; % 3,9koa Nafarroan.
Izurritearen eraginez, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta gaur-gaurkoz, 35 pertsona daude Zaintza Intentsiboen Unitateetan.
Osakidetzak bihar, astelehena, emango ditu herriz herriko datuak.