Etxeko Ikurrina irabazi du Badok 13 traineruak

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 27a, 11:30

Badok 13 Zarauzko Arraunlari Beteranoek antolatuta, Jakes Landaren Oroimenezko VII. Badok 13 Ikurriña izan zuten jokoan arratsaldean dozena bat ontzik, Orion. Anfitrioiek ez zuten hutsik egin, eta Arraunlari Beteranoen Elkartearen La Salve ligako seigarren jardunaldia bereganatu zuten, aurreko beste guztiak bezalaxe. Estropada amaieran, Juan Angel Garmendia Xarpas  patroiak Jakes Landa zenaren aitaren eskutik jaso zuen Ikurriña.

Badok 13 traineruak aise irabazi zuen beste behin ere. Atzokoan, gainera, etxean jokatzen zuela, nagusitasun hori erakusgai jarri nahi izan zuen zaletuen aurrean, eta halaxe egin zuen uretan. Estropada binaka jokatu zuten, eta Pontejosekin batera lehiatzea tokatu zitzaion, baina berehala utzi zuen atzean. Atzokoan, Getxo izan zuten gertutik zarauztarrek. Nolanahi ere, Badok 13-ko eskifaiak irmo jarraitzen du bere mederaezintasunarekin. Atzokoan, bestalde, bigarren ontzi bat ere atera zuen, 13. postuan amaitu zuena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide