Zarautz-Gesalaga-Okelaneko emakumezkoak Pasaian lehiatuko dira bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 26a, 11:30

Gizonezkoen bigarren taldeak, berriz, Elantxobeko XXXIII. Traineru Estropada izango du.

Pasa den asteburuan abiatu zituzten KAE1 eta ETE ligak eta igandean 3. jardunaldia jokatuko dute Pasai Donibanen. Emakumezkoen IX. Pasaiko Ikurriña izango dute jokoan ETE ligako taldeek, eta estropadan izango dira Zarautz-Gesalaga-Okelan eta Zumaia. 11:20ean hasiko da arraun hitzordua.

Emakumezkoen lehia bukatutakoan, gizonezkoen txanda izango da, eta V. Adegi Fabrika Bandera estropada jokatuko dute. Gizonezkoen norgehiagokan eskualdeko hiru ordezkari izango dira Getaria, Orio B eta Zumaia. Gizonezkoen ontziek 12:00etan ekingo diote estropadari.

Zarautz Bk Elantxoben hitzordua

KAE 2 ligako taldeek ere abiatu dute liga eta estropada izango dute igandean, baina horiek Bizkaian jokatuko dute norgehiagoka, Elantxoben hain zuzen ere. Zarautz Arraun Elkartearen gizonezkoen bigarren ontziak parte hartuko du Elantxobeko XXXIII. Traineru Estropadan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide