Donostiako Corsarios Studiosen grabatu dute, Lolo Ruiz soinu teknikariaren eskutik, eta bideoklipa ere estreinatu dute, Maider Leturiagak eta Andrea Lopetegik eginiko muntaia eta edizioarekin.
Managaitz, Mor More, MKT eta Pottors ta Klito bezalako taldeetan aritu ondoren, Ginger taldea osatu dute Andrea Lopetegi (baxua), Jone Azkoaga (gitarra), Nerea Altxu (ahotsa eta gitarra) eta Gorka Larrañagak (bateria). Duela hilabete batzuk ekin zioten proiektu berriari, eta dagoeneko Ixo izeneko abesti berria plazaratu dute.
Donostiako Corsarios Studiosen grabatu dute, Lolo Ruiz soinu teknikariaren eskutik, eta bideoklipa ere estreinatu dute, Maider Leturiagak eta Andrea Lopetegik eginiko muntaia eta edizioarekin.