Bideoa: Eskualdeko pilotariak prest Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako finalerako

Julen Imaz 2021eko ekainaren 25a

Zumaian hasi zen Gipuzkoako pala egokituko binakako lehia, eta leku berean amaituko da bihar, hiru jardunaldi jokatu ondoren. Bi modalitate jokatu dituzte bikoteka: teniseko paleta adimen urritasuna duten kirolariek, eta gomazko paleta gurpildun aulkian dauden parte hartzaileek. Urola Kostako zenbait kirolarik parte hartu du, eta Erlo Telebistak haiekin hitz egin du finalaren atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide