Udako ekintzak prestatu ditu Haize-Orratz gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 25a

Haize-Orratz gaztelekuak ekintza bereziak prestatu ditu uda sasoirako. Ohikoez gain, hainbat irteera antolatu, eta horietara joan ahal izateko izena eman behar da aurrez; hots, jarduera baino sei egun lehenago Gazte Informazio Bulegoan

IRTEERAK:

  • Uztailak 6, asteartea. Sknorkela, Getarian; euro bat.

  • Uztailak 7, asteazkena. Piragua, Donostian; 14 euro.

  • Uztailak 8,  osteguna. Paintball-a, Lasturren; 15 euro.

  • Uztailak 15, osteguna. Eskalada, Donostian; 4 euro.

  • Uztailak 17, larunbata. Volley Ball-a, Deban; euro bat.

  • Uztailak 29, osteguna. Paddle surfa, Deban; 9 euro.

  • Uztailak 30, ostirala. Afari-merienda, Mollarrin; bi euro.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide