ETB1ek Beti Mugan telesail berria estreinatuko du uztailaren 15ean. Covid gaitzik ez duen Euskal Herriko herri bakarra da Aldabe; Jonek, bertako alkateak, herria erabat ixtearen ondorioz hasiko dira herritarren arteko komediak. Itziar Aizpurua aktoreak bertan hartu du parte (Mertxe izango da bere pertsonaia), ondorengo lantalderekin batera: Elena Irureta, Miren Gaztañaga, Iker Galarza, Amançay Gaztañaga, Mikel Laskurain, Xabi López eta Mikel Ibarguren.