Seguran izango du lasterketa igandean Eulen taldeak

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 24a

Eulen txirrindulari taldeak azken lasterketako bolada onari eutsi nahi dio, eta helburu horrekin lehiatuko da igandean Seguran. 131 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote David Etxebarriaren mutilek; sei aldiz igaroko dira Lierni gaijnetik eta bat Zerainetik helmugara iritsi baino 5,4 kilometro lehenago. Proba arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide