Eric Rohmer izango da Photomuseumeko aste honetako protagonista

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 24a

Maurice Henri Joseph Schérer, Eric Rohmer ezizenaz ezaguna, kazetari, eleberrigile, gidoigile eta irakasle frantsesa izan zen. Intelektual garrantzitsua gerraosteko Frantzian garatu zen Nouvelle Vague (Uhin berria) zinema-mugimenduan. Gainera, Cahiers du Cinéma zinema-aldizkari ospetsuaren editorea ere izan zen. Photomuseumen berari eskainiko dio ostiral honetako saioa, Gela programaren barruan; 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide