Derrigorrezkoa izango da maskara distantziarik gorde ezin den tokietan

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 23a, 19:55

Larunbatetik aurrera maskararen erabilerak derrigorrezkoa izateari utziko dio aire zabalean. Gabe ibili ahal izateko, ordea, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Uneoro maskara bat eskura izatearen garrantzia azpimarratu dute.

Ekainaren 26tik aurrera maskararen erabilera hautazkoa izango da aire zabalean, baina bada salbuespen bat: gutxienez 1,5 metroko distantzia gorde beharko da pertsona batetik bestera gabe ibili ahal izateko. Hala azaldu du Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak Espainiako Lurralde Arteko Osasun Kontseiluaren bileran. Osasun Ministerioak nabarmendu duenez, garrantzitsua da herritarrek maskara bat eskura izatea uneoro, erabilera derrigorrezkoa ez bada ere.

Aldaketak aire zabalean bakarrik izango du eragina, maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko duelako leku itxietan eta garraio publikoan. Bestalde, egoitzetako langile eta egoiliarrek ez dute maskararik erabili beharko, horien %80ak edo gehiagok txertaketa pauta osoa beteta badu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide