Ekainaren 3an sartu zen indarrean Trafiko eta Aparkamenduen Ordenantzaren udako arautegia. Ostiral honetara arte erabili ahal izango dira TAOren iazko binetak, baina egun horretatik aurrera, isunak jarriko dizkiete binetak berritu ez dituzten guztiei. Bereizgarriak berritzeko, urte honi dagokion ordainketa egin behar da. Telematikoki egin daitezke kudeaketa guztiak, 627 45 25 00 zenbakira Whatsapp edo Telegram mezu bat bidalita edota otazarautz@gerteksa.eus helbidera mezu bat helarazita.
Dena den, TAOren bulegora (Urdaneta kalea, 5) ere jo dezakete behar dutenek; oraingoz 2.007 pertsonak jaso dute han bineta berria. Hilabete hasieran bulegoko ordutegia luzatzea erabaki zuen udalak, ilara luzeak sortzen zirela ikusita. Orain, ordea, ohiko ordutegia berrartuko dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara irekiko dute; larunbatetan, aldiz, goizez soilik egongo da zabalik. 943 83 22 63 da TAOren bulegoko telefono zenbakia.