Era berean, pandemia dela eta, herriko beste guneetan egiten ziren suak bertan behera geratu dira. Beraz, udalak zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko eskatu die herritarrei.
Gaur San Joan bezpera dela eta, udalak gogorarazi du debekatuta dagoela hondartzan suak egitea. Udalaren hondartzako ordenantzaren 12. artikuluan jasota dago, eta urte osoan dago indarrean. Izan ere, Zarauzko hondartzaren ezaugarriak kontuan hartuta, bertan suak eginez gero, mareak hondakin guztia itsasora eramango luke, eta hori saihestu nahi da.
Era berean, pandemia dela eta, herriko beste guneetan egiten ziren suak bertan behera geratu dira. Beraz, udalak zentzuz jokatzeko eta hondartzako legedia errespetatzeko eskatu die herritarrei.