'San Pelaio: zarauztarron zaindari' liburuxka kaleratu du udalak

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 22a

San Pelaio eguna larunbat honetan izango da, ekainaren 26an, eta "zarauztarron patroiari omenaldia" egiteko, Zarauzko Udalak San Pelaio: zarauztarron zaindari liburuxka argitaratu du. Argitalpenaren helburua da herritarrei argitzea zergatik den San Pelaio zarauztarren patroi.

Horretarako, bi testu jaso dituzte bertan: alde batetik, Anjel Lertxundik 1993an kaleratutako Tresak eta kordelak bildumako azken ipuina, egileak berak aurten berrikusia; eta bestetik, Felix Ortiz y San Pelayo azpeitiarrak 1884ean Euskal-Erria aldizkarian idatzitako testua.

Liburuxka doan eskuratu daiteke Sanz Enea kultur etxean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide