Martxa onean jarraitzen du Eulen txirrindulari taldeak. Izan ere, asteburuan bi hirugarren postu lortu ditu. Larunbatean, Tolosan izan zuten lasterketa eta Santiago Mesa izan zen podiumeko hirugarren koskara igo zena; Eizagirre eta Gurrutxaga taldekideak, gainera, lehen hamar sailkatuen artean helmugaratu ziren. Igandean, berriz, Julen Garcia arabarra izan zen hirugarren Berriatuko proban.