Eskura izan du Zarautz Gesalaga-Okelanek aulki mugikorreko lehen domina

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 21a

Zarautz Gesalaga-Okelango historian lehen aldiz izan da aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan, Legution,  eta parte hartu duten neska-mutilak gustura geratu dira egindako lanarekin.

Nabarmentzekoa izan da, gainera, Yenai Aristiren eta Luzaide Lizarralderen erakustaldia, jubenil mailako 2x 2000 proban: ehun metroren faltan hirugarren zihoazen, brontzezko domina ia eskuetan, baina ontzia katigatu zaie azken unean, eta azkenak iritsi ziren. Edonola ere, txalotzeko moduko lehia jokatu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide