Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatzen duen La Salve Ligako bosgarren jardunaldian, I. Beteranoen Iberia Bandera izan zuten jokoan Sestaoko uretan, eta Zarauzko Badok 13 ontziak beste behin ere bere nagusitasuna erakutsi zuen. Pontejos, Getxo edota Fortuna bezalako traineruak gertutik jarraitzen badira ere, zarauztarrek ateratzen duten aldea nabarmena izan ohi da, eta aise irabazi zuten oraingoan ere.
Datorren larunbatean estropada antolatzeaz arduratuko da Badok 13, anfitrioiak izango dira, eta Orion jokatuko dute. Seigarren jardunaldia izango da, eta bolada onari segida eman nahiko diote etxekoen aurrean.
