Gaur arratsaldean hasi da aurtengo traineru denboraldia Pasaian ETE, KAE1 eta KAE2 ligetako lehen jardunaldiekin. Zarauzko Arraun Elkarteak traineru bana du ETE eta KAE 2 ligetan, eta emaitza onak lortu dituzte.
ETE ligako estropadan, bere helburua lortu du Zarauzko traineruak: biharko estropadako bigarren txandarako sailkatzea. "Zortzi hasiberrirekin atera gara. Neskek buruarekin egin dute arraun, eta gustura atera dira uretatik. Gure helburua lortu dugu, hiru utzi ditugu atzetik. Neskak gustura daude, hasierako urduritasunak lagata, eta biharko gogoz", adierazi du Onintza Olaizola taldeko entrenatzaileak. Tolosaldea izan da jardunaldiko garaile, eta Zarautz-Gesalaga-Okelan zortzigarren sailkatu da.
KAE 2 ligan, berriz, laugarren sailatu da Zarautz-Gesalaga-Okelanen trainerua, eta Hondarribiak lortu du helmugan denborarik onena.
KAE1 ligari dagokionez, San Pedro izan da irabazle. Urolako Kostako txalupen artean Getaria izan da azkarrena, seigarren sailkatzea lortu eta gero. Zumaia bederatzigarren postuan helmugaratu da, eta Orio hamaikagarrenean.
Sailkapenak
Tolosaldeko 2. Ikurrina (ETE liga)
- Tolosaldea 11:26:80
2. Deusto 11:31:46
3. Koxtape 11:40:00
4. Hibaika 11:43:40
5. Zumaia 12:16:82
6. Ondarroa 11:58:40
7. Isuntza 12:01:64
8. Zarautz 12:16:82
9. Lutxana 12:19:04
10. Lapurdi 12:43:04
11. Castro 12:52:68
Pasaiako 36. Ikurrina
(KAE1)
- San Pedro 20:17:52
2. Arkote 20:21:62
3. Pedreña 20:21:86
4. San Juan 20:29:46
5. Kaiku 20:37:78
6. Getaria 20:38:20
7. Deusto 20:39:46
8. Camargo 20:40:86
9. Zumaia 20:43:04
10. Astillero 20:56:70
11. Orio 21:09:02
12. Lapurdi 21:15:26
13: Castro 21:25:24
(KAE 2)
- Hondarribia 21:39:66
2. Portugalete 21:52:22
3. Donostiarra 21:54:58
4. Zarautz 21:57:32
5. Busturialdea 22:03:36
6. Mutriku 22:08:32
7. Deusto 22:10:12
8. Hibaika 22:26:74
9. Santoña 23:29:32
10. Illunbe 23:38:04
KAE 2ko mutilak arraunean: