Estropadei buruzko edukiak atal berezian bilduko ditu Zarauzkohitza.eus-ek

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 19a, 16:25

Besteak beste, Zarautz-Gesalaga-Okelaneko arraunlarien fitxak, albisteak eta ikus-entzunezkoak egongo dira irakurleen eskura Traineru denboraldia 2021 atalean. Porra bat ere antolatuko da aurten. 

Aurten ere traineru denboraldiaren jarraipen zabala egingo du Zarauzkohitza.eus-ek, astez aste. Hala, dagoeneko atarian aktibatu den Traineru denboraldia 2021 atal berezian egongo dira ikusgai estropadei lotutako eduki guztiak. Zarauzko arraunlarien fitxak, egutegia, albisteak, kirol analisiak, argazki galeriak eta bideoak bilduko ditu kanalak.

Porra bat ere antolatuko da aurten, eta sari ederrak irabazteko aukera izango dute Zarauzkohitza.eus-en erabiltzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide