Zarauzko Hitzaren zozketak

Zozkatu du Zarauzko Hitzak EHZ jaialdirako sarrera

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 18a

Uztailaren 2tik 4ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, eta jaialdirako sarrera bat zozkatu du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean.

Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Musika jaialdian parte hartuko duten lehen taldeen izenak eman dituzte antolatzaileek: Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi izango dira oholtza gainean. Zarauzko HItzak sarrera bat zozkatu du irakurleen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu dutennak, eta Mitxel Gorrotxategi izan da sarrera irabazi duena. Irabazleak, sarrera tokian bertan jaso ahal izango du, izen-abizenak emanda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide