Udako ordutegia izango du hiribusak astelehenetik aurrera

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 17a

Datorren astelehenetik aurrera, hilaren 21etik, udako ordutegia izango du Zarauzko hiriko autobusak. Iazko bera izaten jarraituko du, eta neguko ibilbideekin alderatuta, bi aldaketa nagusi izango ditu.

Alde batetik, astelehenetik ostiralera, 3. linearen zerbitzua iritsiko da Talaimendi auzoraino (goiko kanpinera; eta asteburutan, aldiz, linea mistoa izango da zerbitzu hori emango duena. Bestetik, Astiraino doan zerbitzua handituko dute: astean zehar 3. lineak zerbitzua Astiraino luzatuko du, eta asteburutan, berriz, linea mistoak.

Ordutegiak, ibilbideak eta hiribusari buruzko informazio guztia zarauzkohiribusa.org webgunean dago eskuragarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide