Zelai Ondo auzoa apaintzen hasi dira, nahiz eta jairik ez den izango

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 17a

Aurten festak ospatuko ez badituzte ere, Zelai Ondoko Jai Batzordeko kideak auzoa apaintzeari ekin zioten atzo. Banderatxo koloretsuekin atondu zituzten biribilguneak arratsaldeko ekaitzari aurre eginez. Aldarte onik ez zaie falta, eta gaur berriro jarraituko dutela iragarri dute sare sozialetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide