'Salting Iruña'-ra txangoa antolatu du Haize-Orratz gaztelekuak

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 17a

Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak ekintza berezia antolatu du ekainaren 25erako, datorren ostiralerako. Iruñean egunpasa egingo dute, eta bertako salting-era joango dira, hango azpiegituretan dauden ohe elastikoetan dibertitzera.

Txangorako izena eman daiteke dagoeneko gazte informazio bulegoan, eta egunpasaren prezioa 7 eurokoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide