Datozen egunetan bukatuko dute margotzen Iñurritzako frontoia

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 16a

Iñurritzako frontoian margoketa lanak egiten ari dira, eta zereginak nahiko aurreratuta daude jada; datozen egunetan bukatzea espero du udalak. Paretetako eta lurreko marrez gain, frontoiaren atzealdetik arrapalaren bidez sarbidea ematen duen pasabidea ere margotuko dute. Pinturas Dominguez enpresa ari da lanak aurrera eramaten, 7.300 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide