Udaltzainek bi pertsona atxilotu dituztela jakinarazi du udalak

Onintza Lete Arrieta 2021eko ekainaren 15a

Bi atxiloketak lapurretekin daude lotuta. Atzo arratsaldean izan zen atxiloketa bat, pertsona batek ustez bizikleta batzuk lapurtu zituelako. Beste atxiloketa goizaldean izan da; pertsona bat atxiki dute, ostalaritza establezimendu batean lapurreta egitea egotzita.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, azken orduetan bi pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, bi gertakarirekin lotuta. Aurreneko atxiloketa atzo arratsaldean izan zen. Ustez lapurtutako lau bizikleta zeramatzan pertsona bat harrapatu eta atxilotu zuten udaltzainek Mitxelena kalean.

Bigarren atxiloketa goizaldean egin dute. Udaltzaingoaren arabera, Itsasmendi auzoko ostalaritza establezimendu bateko kristala apurtu zuen atxilotuak, eta bertatik botila batzuk lapurtu zituen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide