Zozketa

EHZ jaialdirako sarrera zozkatuko du Zarauzko Hitzak irakurleen artean

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 14a

Irakurleek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Uztailaren 2tik 4ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, eta jaialdirako sarrera bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx").

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide