Iñigo Ormazabal margolariaren oroimenezko ekimen sorta antolatu du Ispilu Arte kultur elkarteak

Zarauzko hitza 2021eko ekainaren 12a

Hilaren 18an, datorren ostiralean, inauguratuko dute artistaren lanak biltzen dituen erakusketa, 19:30ean.

Aurten zendu da Iñigo Ormazabal margolaria, eta hari omenalditxoa egiteko asmoz ekimen sorta antolatu du Ispilu Arte kultur elkarteak. Hilaren 18an, datorren ostiralean, inauguratuko dute artistaren lanak biltzen dituen erakusketa, 19:30ean, eta Tormenta musika taldeak girotuko du ekitaldia. Hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan hasita, Ormazabalen omenezko murala margotuko dute hainbat artistek: J.A. Legorburu, A. Peña, I. Manterola, A. Laspiur, A. Sarasketa, M. Arana, V. Claramunt, L. Sarratea, M. Aranburu, M. Gutierrez, A. Txopitea eta I. Ruiz de Egino.

Horrez gain, Iñigo Ormazabalen argazkien proiekzioa ere antolatu dute, baita Iñigo Pintxoaren aurkezpena ere, Gure Txokoaren eskutik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide