Kultura sustatzeko hiru diru laguntza lerro kaleratu ditu udalak

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 9a

Zarauzko Udalak kultura sustatzeko hiru diru laguntza lerro onartu ditu: kultura jarduerak eta programak; kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak; eta kultura sormeneko proiektuak –ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza eta abar–. Guztira, 20.500 euro banatuko ditu udalak jasotako eskabideen artean, eta eskabideak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da.

Informazio gehiago eta eskaera orriak:

1. Kultur jarduerak eta programak

2. Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak

3. Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide