Sara Zozaya izango da 'Galdedebalde'-ko bigarren gonbidatua

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 9a

Ostiral honetan Galdedebalde irratsaioaren bigarren emanaldi berezia izango da Putzuzulo gaztetxetik, eta oraingo honetan, Sara Zozaya musikaria izango da gonbidatua. Saioa zuzenean jarraitu nahi dutenek 5 euroan erosi beharko dituzte sarrerak gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Putzuzulon; pertsonako bi sarrera eskuratu ahal izango dira. Irratsaioa 19:00etan hasiko da ostiralean, baina ateak 18:45erako itxiko dituzte eta segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide