Entzungai dago 'Galdedebalde'-ko kideek Telleria anaiekin egindako saioa

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 8a

(Arraio Irratia)

Arraio Irratiko Galdedebalde irratsaioak joan den ostiralean eman zion hasiera saio berezien bigarren zikloari. Putzuzulo gaztetxean egiten dituzte saio bereziak ere, baina aurrez aurreko publikoarekin eta gonbidatu bereziekin; ostiraleko saioan, hain zuzen, Julen Telleria eta Antton Telleria aurkezleak izan ziren gonbidatuak.

Ekainaren 11rako eta 18rako ere prestatu dituzte Galdedebalde saio bereziak. Sara Zozaya eta Iker Lauroba musikariak izango dira hurrengo bi saioetako gonbidatuak, baina oraindik ez dute jakinarazi zein egunetan bertaratuko den bakoitza Putzuzulora, Galdedebalde-ko kideekin batera zuzenean Arraio Irratiaren uhinetatik aritzera.

Telleria anaiekin egindako saioa entzuteko, sartu hemen

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide