Udalak Kimubat-K1 Ekopaisa enpresari esleitu dizkio Orokieta Herri Eskolako patioaren eraldaketarako proiektuaren obra, 281.077,36 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Bi aste barru hasiko dira berritzeko lanekin, eta lau hilabeteko epea izango da obrak bukatzeko.