Andres Ayala boluntarioa, DYA eta Gurutze Gorriaren lana aitortu dute

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 5a

Andres Ayala, eta Babes Zibileko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariak. (Aritz Mutiozabal)

Zingira Zarautz Babes Zibilak eskertza omenaldia egin dio gaur goizean elkarteko sortzailetako bat den Andres Ayalari, 43 urte bete dituelako boluntario gisa. Udalbatzar aretoan izan da ekitaldia, baina ez da izan aitortza jaso duen bakarra. Gurutze Gorria eta DYA ere eskertu nahi izan ditu Babes Zibileko tokiko taldeak, Xabier Txurruka alkatearen eta Fernando Izagirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren presentzian, hain justu ere pandemia garaian egiten ari diren lanagatik. Guztiek Zarauzko toldoaren oroigarria jaso dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide