Toldozainak arduratuko dira hondartzako aforoaz aurten ere

Aritz Mutiozabal 2021eko ekainaren 5a

Xabier Txurruka alkateak bere facebook atarian jakitera eman duenez, aurten ere toldozainek kudeatuko dute Zarauzko hondartzako edukiera. Bestalde, malekoiaren ertzean egurrezko zutoinak jarri dituzte; zutoin horiek bi zulo dituzte, eta itxura batera, sokaz konektatuta egongo direla dirudi. Beraz, ez da iazko obrako hesirik izango aurten, Desertu Txikian eta Munoan izan ezik.

Bestalde, panel informatiboak ere jarri dituzte, pandemiaren aurrean hondartzako erabiltzaileek hartu beharreko neurriaketa gomendioak emanez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide