Herriko argazkizaleen mostra, Torre Luzean

Aritz Mutiozabal 2021eko ekainaren 5a

Zarauzko Argazkizale Elkartekoek erakusketa kolektiboa zabaldu zuten ostegunean 42 argazkirekin. 21 bazkidek hartu dute parte egitasmoan, eta bakoitzaren bi argazki daude ikusgai Torre Luzeako erakusketa gelan; ekainaren 27ra arte bisitatu ahal izango da.

Urtero egiten dute elkarteko erakusketa, eta bazkideek nahi duten argazkiak aukeratzen dituzte jendaurrean jartzeko, gai librekoak eta ez dute zertan orain ateratakoak izan. Gaur egun, denera 70 bazkide dira elkartean, eta erakusketa horrez gain hainbat ikastaro egiten dituzte. Aurten, adibidez, bi ikastaro egin dituzte online, horietako bat hasiberrientzat eta bestea espezifikoagoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide