'Repeskatik' jarraitu beharko du lehian Aritz Aranburuk

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 4a

Aritz Aranburu El Salvadorren. (ISA / Pablo Jimenez)

Ez du bere arratsalderik onena izan surflari zarauztarrak gaurkoan. Aurkari izan dituen Hiroto Ohhara (14.13) eta Shun Murakami (12.86)  japoniarrak gehiago izan dira olatu gainean, eta Aranburuk 4.83ko puntuazio apala baino ez du lortu; olatu bakarra kontatu diote, 3.33ko bigarren olatua baliogabetu egin diote bukaeran. 

Ondorioz, txapelketako bide zuzena okertu egin zaio, eta orain repechage edo repeskatik jarraitu beharko du lehian. Bigarren aukerako 8. txandan ariko da, eta momentuz lehiakide bakarraren izena daki, Isauro Elizondo panamarra; gainerako surflariak lehian ari dira aurreko txandetan, eta oraindik definitu gabe daude gurutzaketak. 

Tokioko Olinpiar Jokoetarako bidea zertxobait konplikatu baldin bazaio ere, oraindik aukerekin jarraitzen du zarauztarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide