Pezetak dohaintzan emateko deia egin du Hotz Zarautzek

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 3a

Pertsona errefuxiatuen aldeko Hotz Zarautz elkarteak deia luzatu die herritarrei pezetak dohaintzan emateko. Elkarteak azaldu du ondoren euroengatik trukatuko dituztela, eta ateratako dirua pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko dutela.

Datozen bi asteetan egongo da pezetak dohaintzan emateko aukera, Kale Nagusiko Zabalegi dendan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide