Jean Renoir zinemagilea izango dute aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 3a

Jean Renoir zine zuzendari, gidoilari eta aktore frantsesa aztertuko dute Photomuseumen, ostiral honetako saioan, 18:00etan hasita. Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren semea eta, zinema frantsesaren eta unibertsalaren izen garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere filmak ez baziren ulertu hainbat hamarkadetan, aspaldidanik funtsezko obra gisa ikusten dira Frantziako zinemaren historiaren garapenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide