Ahoztar Zelaietak 'Zona Cero' liburua aurkeztuko du hilaren 15ean

Zarauzko Hitza 2021eko ekainaren 2a

Ahoztar Zelaieta. (Txalaparta)

Modelo aretoan izango da, 19:00etan hasita, eta dokumental-solasaldia egingo dute Zaldibarko gertakaria hizpide izanik.

Ahoztar Zelaieta kazetariak, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen heriotzak bultzatuta, Zalbibarko zabortegiko hondamendiaren zergatiak argitzen saiatzeko ikerketa bat jarri zuen martxan. Ikerketa hori Zona zero liburuan gorpuztu da, Txalaparta argitaletxearekin argitaratua, eta datorren ekainaren 15ean Modelo aretoan aurkeztuko duena. Ekitaldia dokumental-solasaldi moduan prestatu du Arkamurka elkarteak, eta 19:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide