Erabilgarri dago Aldapetako bidea

Aritz Mutiozabal 2021eko ekainaren 2a

Urbanizazio lanengatik ia hiru urtez itxita egon ondoren, atzo ireki zuten Aldapetako bidea, eta dagoeneko erabilgarri dute herritarrek Vista Alegrera igotzeko eta jaisteko, edota Santa Barbara alderantz joateko. Era berean, behin-behinean jarritako eskailerak ere kendu dituzte, eta une honetan langilean ari dira eremu hori txukuntzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide