Aldapetako bidea berriro irekiko dute bihar

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 31

Aldapetako bidea. (Zarauzko Udala)

Aldapetako urbanizazio lanak zirela eta, 2018ko irailaren 3tik San Inazio kalea eta Aldapeta bidea lotzen dituen arrapalaren hasierako zatia itxita egon dira oinezkoentzat. Bihar, ordea, berriro irekiko dute gune hori. Horrekin batera, kendu egingo dituzte obrak iraun bitartean Visesa enpresak behin-behinean jarritako eskailerak, Vista Alegrera igotzeko eta handik jaisteko erabili direnak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide