Felix Zubia: "Txertoak funtzionatzen du, txertaturik ez dugu izan ZIUetan"

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 30a

Donostia Ospitaleko ZIUetako zerbitzuburuak Euskadi Irratian esan du txertaketari esker, 65tik gorako ia gaixorik ez dagoela ospitaleetan. Herritar guztiei eskatu die txertoa iritsi bitartean neurriei eusteko.

Euskadi Irratiako Osasun etxea irratsaioan izan da igandero bezala gaur ere Felix Zubia mediku zarauztarra, Donostia Ospitaleko ZIUetako zerbitzuburua. Han adierazpen zehatzak egin ditu beste behin. Batetik, esan du txertoa eraginkorra dela: "Txertoak funtzionatzen du, txertaturik ez dugu izan ZIUetan", adierazi du.

Horrez gain, esan du 65 urtetik gorako ia gaixorik ez dagoela ospitaleetan gaur egun, eta herritarrei eskatu die txertoa iritsi bitartean neurriei eusteko.

ENTZUN hemen osorik irratsaioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide