Zarautz Arraun Elkarteak badu arraunarekin hitzordua asteburu honetan ere. Izan ere, arraunketa olinpikoko Euskadiko III. Konfrontazioa jokatuko da gaur, igandea, Legutioko (Araba) uretan. 09:50ean hasiko dira lehian –beteranoak dira aurrenak–, eta azken modalitatekoak 15:22an uretaratuko dira aurreikuspenen arabera.
Zazpi ontzi uretaratuko dituzte zarauztarrek, eta horiez gain, oriotarrak izango dira eskualdeko ordezkari bakarrak gaurko lehian.