Udalak landa bideetako bazterrak garbituko ditu udaberri honetan

Aritz Mutiozabal 2021eko maiatzaren 29a

Zarauzko landa bideak garbitzeko lanak egingo dituzte. (Zarauzko Udala)

Construcciones Aldeta SL enpresa arduratuko da egitekoaz, eta dagoeneko bide batzuetan hasi da txukuntze lanak egiten.

Zarauzko Udalak Construcciones Aldeta SL enpresari esleitu dizkio landa bideetako bazterren garbiketa lanak, 14.500 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin. Udaberrian zehar egingo dituzte txukunketak, eta dagoneko hasi dira Zubiondo, Sasikoa, Bidarte, Asti eta Munatxo bideetan.

Aurrerantzean lanek jarraituko dute Berazadi, San Martin, Nekazabal, Sorazu, Buztinzuri, Irusta, Arizia, Olaa, Urteta, Etxeberri, Argoin, Elkano, Alkortiaga, Santa Barbara, Alleme, Esterain eta Zingira bideetan. Era berean, Vista Alegre eta Mutxio parkeetan ere egingo dituzte garbitze lanak, baita udal baratzeak dauden guneko bide bazterretan ere.

Herritarrekin harturiko "konpromisoa betearaziz" ekin diotela landa bideak txukuntzeari adierazi du Iban San Martin Obra Txiki eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Garbiketa lan hauek martxan dira jada eta Zarauzko bide gehienetara zabalduz jarraituko dute”.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide