Edmund Hillary-ren azken espedizio handia du kontagai filmak. Hain zuzen ere, ozeanotik abiatu eta Ganges ibai sakratuan gora motordun txalupetan eginiko bidaia, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorra bataiatzen amaitzeko. Emaztea eta alaba gazteena hegazkin istripu batean zendu berritan, Hillary dolua gainditzeko bidean abiatu eta bizitza bera galtzeko zorian izan zen.