Ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 26a, 12:20

Maiatzeko ohiko bilkura egingo dute bihar, 19:00etan hasita, eta ondorengo gai hauek eztabaidatuko dituzte.

GAI ZERRENDA

1. 2021eko apirilaren 29ko bilkuraren akta onartzea.

2. Alkatetzaren dekretuen kontrola: 2021eko apirilaren 26tik maiatzaren 21era.

3. Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien kontrola: 2021eko apirilaren 26tik maiatzaren 24ra.

4. 2021. urterako plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren aldaketa.

5. 8. Ordenantza fiskalaren aldaketa. Zerbitzuak eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

6. 2021eko aurrekontuen kreditu aldaketa: 2021-KALD-000007-00 (kreditu gehigarriak). Hasierako onespena.

7. Eskari-galderak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide