Abandonaturiko hamabi ibilgailuri isuna jarri die Udaltzaingoak

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 25a

Herrian abandonatuta dauden ibilgailuak identifikatzeko kanpainaren barruan, hamaika auto atzeman ditu Zarauzko Udaltzaingoak Abendaño industrialdean, eta horiei isuna jarri die. Gehienek IAT iraungita dute, Erantzukizun Zibileko Asegururik ez dute, eta batzuek abandonu-espedienteak dituzte. Horrez gain, IAT iraungita duen eta indarrean dagoen Erantzukizun Zibileko asegururik ez duen motor bati ere isuna jarri die.
 

Herri Segurtasun zinegotzi Iban San Martinek gogorarazi duenez, "euren bizi-zikloa amaitzean, ibilgailu-parketik atera behar diren ibilgailuek indarrean dauden trafiko arauak bete behar dituzte".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide