'Botadun Katua' haur antzerkia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 25a

Charles  Perraulten  Botadun  Katua ipuin  klasikoaren moldaketa taularatuko du Glu-Glu antzerki taldeak datorren igandean, Modelo aretoan.   Kantu eta   dantzaz   betetako   antzezlan   komikoa da, 3 eta 9 urteko haurrei zuzendua.  Abenturen  eta  jolasen  bidez,  ikusleak  ipuin  ezagunean murgilduko dira. Emanaldia 16:45ean hasiko da eta sarrerak 4 euro balioko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide