Badok 13 Zarauzko Arraunlari Beteranoek hasiera ezin hobea eman diote ligari. Lehen jardunaldia jokatu zuten larunbat honetan Pasaiako uretan, eta garaipenaren bandera lortu zuten. Juan Angel Garmendia Xarpas-ek gidatzen dituen arraunlariek irteera bikaina egin zuten, eta Getxo, Plentzia eta Fortunako ontziekiko aldeak handitu zituzten estropada aurrera joan ahala.
Hurrengo estropada larunbat arratsaldean jokatuko dute Zumaiako Urola ibaian; estropada bertatik bertara ikusteko aukera ederra izango dela jakitera eman dute Badok 13ko taldekideek.