Serguei Eisenstein izango dute aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021eko maiatzaren 20a

Potemkin akorazatua filmaren egileari buruz ariko dira bihar, 18:00etan hasita, Gela programaren barruan.

Kultura hedapenerako Gela programaren barruan, Photomuseumek biharko antolatu duen saioa Serguei Eisenstein zinema zuzendariari buruzkoa izango da. Bere muntaia teknika berritzaileagatik nabarmendu zen, eta ondorengo zuzendarientzat erreferentea izan da.

Bere ideia komunistek behin baino gehiagotan sortu zizkioten hainbat gorabehera gobernu sobietarreko funtzionarioekin. Stalinek bazekien zinemak propagandarako zuen boterea, eta, zentzu horretan, Eisenstein pertsona eztabaidagarritzat jo zuen. Bere filmen arrakastaren ondoren ospetsu egin zen: esanguratsua da batez ere Potemkin akorazatua (1925) lana, garai guztietako film onenen artean dagoena.

Saioa doakoa izango da, eta 18:00etatik aurrera izango da

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide